Laminen eta
itsaslaminen itzulia
Ibilbide zaila Urdaibaiko Biosfera Erreserban
Laminen eta itsaslaminen itzulia
BTT-ibilbide zirkular honekin, Bermeotik hasi, Mundakatik eta Santa Katalina baselizaren inguru ederretik igaro eta, ondoren, Katillotxuko gailurrera igotzeko aldapa gogorrari aurre egin beharko diozu, bertan baitago Urdaibaiko trikuharri multzoetako bat.
Jarraian, Goierritik eta Zabaletik jarraituko duzu, Sollubeko gailurrerantz, Tribisburuko nekropoli erromatarraren ondotik pasata.
Atseden hartu eta deiadar-mendi honek eskaintzen dituen bistez gozatu ostean, Gaztelugatxe eta Matxitxakorantz jaisten hasiko zara, paisaiaren edertasunaz eta interes naturalaz gozatzen duzun bitartean.
Irten
Bermeo
Iritsi
Bermeo
Mendateak
Katillotxu
Sollube
Bermeo
Mundaka
Cordal y dólmenes de Katillotxu
Monte Sollube (684 m)
San Juan de Gaztelugatxe
Zer ikusi ibilbidean?
Katillotxuko estazio megalitikoa nork bere kaxa bisita dezakeen aztarnategi bat da, eta informazio-panelak daude bertan. Merezi du geldialdi bat egin eta 5 trikuharriak ikustea.
Sollube mendiaren magalean beste aztarnategi bat topatuko duzu, erromatar nekropoli bat, Tribisburukoa. Bertatik, bista zabalak izango dituzu, barrualderaino.
Baina, noski, BTT-ibilbide hau eginez gero, nahitaez geratu behar zara Gaztelugatxen, sekulakoa baita.
Mundaka
Herria
Katillotxu
Trikuharriak
Sollube
Mendatea
Gaztelugatxe
Baseliza