Forua - Barrutiabaso
familian
Forua - Barrutiabaso familian
Ibilbide zirkularra eta erraza goiko estuarioko pasabideetatik eta inguruko herri eta auzoetatik zehar.
Gernika-Lumotik abiatu eta Forura joango zara, San Kristobal baselizaren, Urdaibaiko dorrearen, Atxaga harrobiaren eta Foruko erromatar herriaren ondotik igarota.
Foruan jolasgune bat eta tirolina handi bat daude, etxeko txikienentzat idealak.
Jarraian, jaitsi zaitez itsasadarraren pasealekura (zorte apur batekin zikoinaren bat ikusiko duzu) eta igaro beste aldera pasabidetik.
Barrutiabaso eta Barrutia arteko bidea lasaia eta atsegina da. Bidegorritik jarraituta, Gernikara iritsiko zara bueltan.
Irten
Gernika-Lumo
Iritsi
Gernika-Lumo
Zailtasuna
Baxua
San Cristóbal y Torre de Urdaibai
Poblado Romano de Forua
Pasarela sobre la ría
Barrutia
Zer ikusi ibilbidean?
Adin guztietarako bizikleta-ibilbide honetan, San Kristobal baseliza, Urdaibaiko dorrea, Atxaga harrobia eta Foruko erromatar villa ikusiko dituzu. Beraz, txango aparta bat da Urdaibaiko ondare historikoa eta naturala familian ezagutzeko.
Urdaibaiko dorrea
Forua
Herri erromatarra