
Oiz Erronka – Urdaibaiko martxa zikloturista
Urdaibaiko Biosfera Erreserba zeharkatzen duen martxa zikloturista, «Jabi Amorrortu martxa zikloturista» izenez ere ezagutzen da.
Txirrindularitza arduratsua Urdaibaiko Biosfera Erreserban
Txirrindularitzaz disfrutatzeko helmuga ezin ederrago baten bila zabiltza?
Zatoz Urdaibaira, Euskadiko Biosfera Erreserbara.
Errepide ikusgarriak, Urdaibairen edertasunaz bizikletaz gozatzeko.
Mendiko bizikletarako ibilbideak maila guztietarako, Bizkaiko bihotz berdean.
Familian egiteko bizikleta-txangoen proposamenak Mundakako itsasadarrean zehar.
Txirrindularitza arduratsua Urdaibaiko Biosfera Erreserban
Txirrindularitzaz disfrutatzeko helmuga ezin ederrago baten bila zabiltza? Zatoz Urdaibaira, Euskadiko Biosfera Erreserbara.
Errepide ikusgarriak, Urdaibairen edertasunaz bizikletaz gozatzeko. Mendiko bizikletarako ibilbideak maila guztietarako, Bizkaiko bihotz berdean.
Familian egiteko bizikleta-txangoen proposamenak Mundakako itsasadarrean zehar.
Urdaibai Bike Reserve Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako txirrindularitza-helmuga bat da. Oso espazio eder bat da: Oka ibaiaren arroa da nagusi, eta Mundakako itsasadarrean isurtzen da.
Padurengatik, Omako basoagatik, Santimamiñeko haitzuloagatik, Gaztelugatxegatik eta Mundakako olatu famatuagatik da ezaguna. Urdaibai, bere osotasunean, harribitxi natural bat da, eta merezi du bertara joan eta alde batetik bestera zeharkatzea.
Errepideko eta mendiko txirrindulari profesionalek, gaurkoek zein atzokoek, Turismo Urdaibairekin lankidetzan jardun dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbako bizikleta-ibilbide onenak proposatzeko.
Bizikleta mota bakoitzari dagokion atalean, hainbat gogortasun eta zailtasun mailatako Urdaibaiko bizikleta-ibilbideak aurkituko dituzu. Zikloturismo lasaiaz gozatu nahi baduzu eta bista ikusgarriak eskaintzen dituen erronkak nahiz familian egiteko txango errazak bilatzen badituzu, ibilbide bikainak aurkituko dituzu.
Bizkaiko errepideko bizikletarako ibilbiderik onenak proposatzen dizkizugu. Bizikleta-ibilbideak Urdaibai Erreserbako eta Busturialdeko eskualdeko inguru politenak ezagutzeko.
Igo Euskadiko mendate mitikoak, hala nola Bizkaiko Balkoia eta Oiz mendia, zeharkatu bizikletan euskal kostako errepide gogorrak Gaztelugatxeri eta Mundakako itsasadarrari begira… Gozatu zure erritmora Euskadiko gunerik ederrenetan hiru gogortasun mailatan bereizten diren bizikleta-ibilbide hauekin. Gainera, 2023ko Frantziako Tourreko irteera handia igaroko da bertatik.
Mendiko bizikletaren eta naturaren zale amorratua zara? Zatoz Bizkaiko BTT-ibilbiderik onenak ezagutzera.
Sei BTT-ibilbide Busturialdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba sakon ezagutzeko.
Pagadiak, hariztiak, trikuharriak, Erdi Aroko zubiak, antzinako erromatarren nekropoliak eta Bizkaiko mendi mitikoak. Sei BTT-ibilbide ezin liluragarriago.
Padura xarmagarriak, baseliza liluragarriak eta kondairetako bideak… gai izango zara bakar bat aukeratzeko?
Urdaibai familientzako helmuga bat ere bada. Oka ibaiaren arroan asfaltatutako bide ugari daude, bai eta bidegorri eta pasabide eder asko ere. Bada, harribitxi natural hau helmuga ezin hobea da adin guztietako haurrekin bizikleta-txangoak egiteko. Urdaibaiko Biosfera Erreserban ez dago aldaparik edo bestelako zailtasun teknikorik; igo bizikletaren gainean eta disfrutatu naturaren aberastasunaz eta ondasunaz!
Urdaibaiko Biosfera Erreserba zeharkatzen duen martxa zikloturista, «Jabi Amorrortu martxa zikloturista» izenez ere ezagutzen da.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba zeharkatzen duen martxa zikloturista, «Jabi Amorrortu martxa zikloturista» izenez ere ezagutzen da.