Ekoetxea Urdaibai (Torre Madariaga)
familian
Bizikleta ibilbidea umeekin Urdaibain
Ekoetxea Urdaibai (Torre Madariaga)
Gernika-Lumotik abiatu eta Ekoetxea Urdaibai Euskadiko biodibertsitate zentrora doan bizikleta-txangoa.
Oso ibilbide lasaia da, eta egiteko erraza. Espaloi zabaletatik igarotzen da, bidegorrietatik eta auzoetako bideren batetik barrena.
Ibilbidean, Forua, Murueta eta Busturia herrietatik igaroko zara. Herri horietan geldialdiren bat egin dezakezu, bertako leku interesgarriak ezagutzeko edo haur-parkeetan jolasteko.
Gernikara San Kristobaletik itzultzen da, ibilbide beretik atzera eginda. Edo, bestela, autobusa edo trena har dezakezu.
Irten
Gernika-Lumo
Iritsi
Gernika-Lumo
Zailtasuna
Baxua
Gernika-Lumo
Murueta
Altamira
Ekoetxea Urdaibai
San Kristobal
Zer ikusi ibilbidean?
Ibilbide honetan, Forua herri erromatarretik igaroko zara, Kantauri ekialdean ezagutzen den aztarnategi erromatar bakanetako batetik, hain zuzen.
Murueta eta haren herrigune tipikoa ere ezagutuko dituzu.
Busturian zaudela jada, Euskadiko biodibertsitate zentroa aurkituko duzu: Ekoetxea Urdaibai, Madariaga dorretxean. Bertan, dibertsitate biologikoaren garrantziari buruzko erakusketak eta jarduera didaktikoak antolatzen dira.
Forua
Herri erromatarra
Murueta
Herria