Donejakue bidea
eta Arrolako oppiduma
Urdaibai Bike Reserve
Camino de Santiago y Oppidum de Arrola
BTT-ibilbide honetan Donejakue bidea kontrako noranzkoan egitea proposatzen dizugu, Gernikatik Astorkigana gainera, Arratzuko hariztitik eta Golako ibaitik igarota. Ibai horren gainean Artzubiko Erdi Aroko zubi ederra dago.
Pistetatik Arrola mendira igoko zara, non Arrolako oppiduma dagoen, Burdin Arokoa. Bertatik, Urdaibaiko enduro-jaitsiera ezagunari ekingo diozu. Behin Arratzura iristean, pintxo ezagun batez gozatzeko aukera izango duzu, Ajangizetik Gernikara itzuli aurretik.

Irten
Gernika-Lumo

Iritsi
Gernika-Lumo

Zailtasuna
Altua

Ajangiz
Puente medieval de Artzubi
Oppidum de Arrola
Loiola-Arratzu
Zer ikusi ibilbidean?
Ibilbide horri jarraituta, Ajangizko herrigunetik, Gernikako behatoki natural paregabe batetik eta Oka ibaiaren ibarretik igaroko zara, Artzubiko zubi erromaniko ederra zeharkatuko duzu –ipuin batetik ateratakoa diru– eta, behin Arrola mendiaren tontorrean zaudenean, Arrolako oppidumera iritsiko zara, 2. Burdin Aroko aztarnategi arkeologiko batera. Gero, jaitsiera dibertigarri eta frenetiko bat izango duzu zain, nahiko enduro diren tarteekin.

Ajangiz

Artzubi
Erdi Aroko zubia

Arrolako oppiduma

Loiola-Arratzu
BTT ibilbideak Urdaibain
Ikusi Euskadiko eremu ederrenetako bateko BTT-ibilbideak.
