Kanpantxuko itzulia
familian
Haurrekin egiteko bizikleta-ibilbideak Urdaibain
Kanpantxuko itzulia familian
Kanpantxuko itzuliak Urdaibaiko landa-paisaiaren edertasuna ezagutzeko aukera emango dizu. Ibilbide horretan, baserri ederrak, landazabal atlantikoaren paisaia, Berrekondo erreka eta ibaiertzetan eraiki ziren errota eta burdinola batzuk ikusiko dituzu.
Eperlandako bidegurutzeraino igo ostean, bidea Kanpantxuko erdigunetik jaisten da. Han, baseliza bisitatzeaz gain, frontoira edo jolastokira joan zaitezke.
Irten
Gernika-Lumo
Iritsi
Gernika-Lumo
Zailtasuna
Baxua
Palacio de Aristieta
Goikoerrota
Molino de Estillotza
Kanpantxu
Zer ikusi ibilbidean?
Denboran zehar egindako nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera etengabeak «Urdaibaiko landazabal atlantikoa» izenez ezagutzen den ekosistema sortu du, zeinak belardiak, laboreak, errekak, heskaiak eta zuhaiztiak biltzen dituen.
Horrez gain, ibilbide honetan Aristieta jauregiaren ondotik igaroko zara (XII. mendekoa da, eta gaur egun baserri bat da), bai eta antzinako ur-errota batzuetatik ere, hala nola Goikoerrotakotik eta Estillotzakotik.