Ekitaldiak eta esperientziak
Ekitaldi zikloturistak eta Urdaibain bizikletaz gozatzeko esperientzia turistikoen proposamenak
Ekitaldi zikloturistak


Klasika Orbea Bilbao Bizkaia
Benetako erronka baten bila ari diren zikloturista aurreratuentzako proba, Bilbotik abiatu eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zati handi bat zeharkatzen duena.
Probak bi ibilbide eskaintzen ditu. Probak bi ibilbide eskaintzen ditu. 106 kilometro ditu batek, Muxikatik igaro eta Bizkaiko Balkoira igotzen da, eta, besteak, 144 kilometro ditu. Azken hori eskuinaldea zeharkatzeko sartzen da erreserban, Nabarnizko mendatea igotzen du, eta Laida eta Laga hondartza ikusgarrietatik igarotzen da.


Gran Fondo BIBE Transbizkaia
Gran Fondo BIBE Transbizkaia Durangotik urteten eta Urkiolara helduta, Munitibarretik Urdaibaiko Biosfera Erreserban sartzen da Gernika zeharkatu eta Sollubera heltzeko.
Gero, Gerekizetik bueltan, Montecalvo igotzeko.
Txirrindulari ekitaldi honek bi ibilbide eskaintzen ditu: Bata Gran Fondo 179 km eta +3.500 m-ko desnibelarekin, eta bestea Media Fondoa, 122 km eta +2.445 m-ko desnibelarekin.


L' Étape Bilbao
2023ko Frantziako Tourraren hasiera Bilbon dela eta, 2023ko Euskadiko irteera handiak «Étape Bilbao by Tour de France» edizio esklusibo bat sortzea erabaki du. Martxa zikloturista horrek 2023ko Frantziako Tourreko irteera handian txirrindulari profesionalek egingo duten ibilbide bera egingo du.
Hiru ibilbide daude aukeran: horietako bitan, Urdaibaiko ezkerraldea zeharkatzen da, eta, luzeenean, Urdaibai osoa (185 km eta +3.300 m).


Oiz Erronka
Oiz Erronka Urdaibaiko Biosfera Erreserba zeharkatzen duen martxa zikloturista bat da. Ingurune natural paregabe batean txirrindularitzaz gozatzeko aukera emango dizu euskal kosta zeharkatzen eta Bizkaiko mugara igotzen zaren bitartean, eta bidea tarte gogor bezain ikusgarriz josita egongo da.
Oiz Erronkak hiru ibilbide ematen ditu aukeran: 72 kilometroko bat, 128 kilometroko beste bat eta 164 kilometroko iraupen handiko ibilbidea.
Txirrindularientzako esperientziak eta bidaiak

Urdaibai astea
Ezagutu Urdaibaiko Biosfera Erreserba errepideko bizikletaz bertako gidarien eta kirolari profesional ohien eskutik.
Murgildu ingurune natural ikusgarri batean, ezagutu Bizkaiko hondartzarik ederrenak eta gozatu euskal gastronomiaren esperientzia apartaz.
Bisitatu munduko urpeko eta arrezife artifizialeko lehen upategia eta dastatu urpean ontzen dituen ardoak.
Urdaibai Bike Reserve
Txirrindularitza-helmuga paregabea
Etorri Urdaibaira eta gera zaitez egun batzuez, eskualde osoa zeharkatu eta bertako toki xarmagarri guztiak ezagutzeko.
