Ostatuak

Urdaibain ostatu hartzeko hotelak, landetxeak, apartamentuak eta nekazaritza-turismoa finkak

Hondarmendi apartamentuak

Casa Rural Ecológica Arrizurieta Landetxea

Agroturismo Kasa Barri

Asitxo Baserria

Hotel Rural Nafarrola

Astobieta Landetxea

Mundaka apartamentuak

Hotel Branka Mundaka

Mundaka eko hotela

Hemingway Kanala

Arboliz landetxea

Andutza Landetxea

Urresti nekazaritza-turismoa

Ea Asteiko etxeak

Iberreko Errota

Urdaibai Km0

Hotel Rural Angiz

Atxurra landa-hotela

Merrutxu nekazaritza-turismoa

Astobieta Landetxea

Ajangiz | landetxea

7 lagunentzako landetxea (+ 3 gehigarri). 5 logela, egongela, sukaldea eta berdegunea ditu.

Kasa Barri nekazaritza-turismoa

Bermeo | nekazaritza-turismoa

Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatzen da, Bizkaiko Bermeo arrantzale-herrian. Kasa Barri nekazaritza-turismoak bi aukera eskaintzen ditu: etxe osoa alokatzea (gehienez 9 plaza) eta 2 eta 4 plaza bitarteko apartamentuak erreserbatzea.

Asitxo Baserria

Bermeo | landetxea

Astitxo Euskal Herriko baserri tipiko bat da. Baserri modernoak duela 500 urte baino gehiago egindako eraikuntzak dira, baina haien jatorria erromatar aro berantiarrekoa da. Etxe bat baino askoz gehiago da. Izatez, familiaren nahiz animalien etxea zen. Egun, gehienez 12 pertsona har ditzakeen ostatu bat da.

Nafarrola landa-hotela

Bermeo | landa-hotela

Itsasora eta mendi-magaletara begira dago, eta larrez, arkeologiaz eta naturaz inguratzen da. Naturarekin bat datorren ostatu jasangarri bat da, eta berezkoak ditu gastronomia, erosotasuna eta erlaxazioa.

Arrizurieta landetxea

Bermeo | landetxea

Arrizurieta landetxea inguruko baserri tipiko bat da, eta bainugela duten sei logela handi eta apartamentu independente bat ditu.

Atxurra landa-hotela

Bermeo | landa-hotela

Bermeon dago, eta 12 logela eta 4 apartamentu erabat hornitu ditu, naturan bete-betean.

Urdaibai Km0

Busturia | apartamentuak

Urdaibai Km0-k 2 apartamentu ditu, 6 eta 8 lagunentzat. Jabeek euskal tradizioak eta kultura sustatzeari ematen diote lehentasuna. Horretarako, ostatu-hartzaileei informazio zehatza ematen diete, bai eta eskualdeko km0 produktuak eskaini ere.

Eco hotel rural Angiz

Busturia | Landa hotela

Angiz eko-landa hotela, berrituta eta egungo beharretara eta ingurunera egokituta dagoen XVI. mendeko baserria da.

Edertasun handiko ingurune naturalaz gozatzeko toki ezin hobean kokatuta dagoena.

Ea Asteiko etxeak

Ea | apartamentuak

Apartamentu turistikoak Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Erabat hornitutako 10 ostatu, igerileku, txoko, lorategi eta guzti.

Andutza Landetxea

Ea | landetxea

Guztiz berritutako baserria, 1502koa, itsasora eta mendira begira dagoena. 5 logela ditu, eta bereiz erreserbatu daitezke.

Urresti nekazaritza-turismoa

Gautegiz Arteaga | nekazaritza-turismoa

Urresti nekazaritza-turismoak xarmaz betetako 6 logela eta 2 apartamentu independente eskaintzen ditu, bai eta baratze ekologikoan eta baserrian egiteko hainbat jarduera.

Arboliz landetxea

Ibarrangelu | landetxea

Arboliz landetxea Euskadiko lehen landetxea izan zen. 1998ko otsailean ireki zuten, guztiz berrituta. Arboliz familia-kudeaketako etxe bat da, eta logelaka alokatzen da.

Hondarmendi apartamentuak

Kortezubi | apartamentuak

4 apartamentu turistiko moderno eta dotore, erabat hornituta eta zoru erradiatzailearekin, 2-4 lagunentzat.

Mundaka eko hotela

Mundaka | hotela

Mundaka eko hotela zaharberritutako eraikin historiko batean dago, herriaren erdigunean, hondartzatik 300 metrora, Oka ibaiaren ahoan dagoen Bizkaiko kostako herri eder horretan.

Mundaka apartamentuak

Mundaka | apartamentuak

Erosotasuna eta kalitate turistikoa bilatzen duten horientzako ideala. Mundakako hondartzaren gainean, euskal kostaren sekulako bistak izango dituzu.

Hotel Branka

Mundaka | Hotela

Branka hotela Mundakako erdigunean dago, ondare historiko izendatutako eraikin neoklasiko batean. Bere kokapenagaitik Urdaibai Biosfera Erreserba, Mundakako herri polita eta ingurune zoragarria ezagutzeko toki aproposa da.

Iberreko Errota

Muxika | landetxea

Iberreko Errota landetxea birgaitutako errota zahar bat da, eta parerik gabeko ingurune batean dago. 6 logela bikoitz eta 1 apartamentu independente –2 logela bikoitz ditu– ditu.

Hemingway Kanala

Sukarrieta | landetxea

Erabat hornitutako loftak, Mundakako itsasadarrera bista apartak dituztenak.

Merrutxu nekazaritza-turismoa

Ibarrangelu | nekazaritza-turismoa

Euskal Kostaldearen erdialdean, Urdaibaiko Parke Naturala, Biosfera Erreserba.

Urdaibai Bike Reserve
Txirrindularitza-helmuga paregabea

Etorri Urdaibaira eta gera zaitez egun batzuez, eskualde osoa zeharkatu eta bertako toki xarmagarri guztiak ezagutzeko.