Zerbitzuak
Urdaibairako bizikletaz bisitatzeko bidaia osatzeko zerbitzuak
Bizikleta-txangoak eta txirrindularientzako zerbitzuak eta bidaiak
Basati Bike
Gernika-Lumo / Bizikleta denda eta tailerra
Bizikleta tailerra eta osagai eta ekipamendu denda. Gernika-Lumoko dendak bizikletak garbitzeko gunea dauka makineria eta garbiketa produktu espezifikoekin. Bizikletak garraiatzeko zerbitzuak, txirrindularien gida eta kutxa edo maletan heltzen diren bizikletak muntaia eta tunning-a eskaintzen dira.
Visit Urdaibai (Nueva Europa)
Gernika-Lumo / Bisita gidatuak
Ezagutu Urdaibaiko bihotza bizikleta elektriko baten, bertoko gida batekin eta ingurunea errespetatzen duen ibilbide bat jarraituz, edo alokatu eizu bizikleta elektriko bat: aukeratu zure ibilbidea eta utzi zaitez eramaten esfortzu gitxirekin kilometroak errez egiteko aukera emoten duten bizikleta honekin.
Bizi Cycle Tours
Bidaia-agentzia
Bizi Cycle Tours-en erreserbatu ditzakezu: eguneroko bizikleta ibilbide gidatuak edo txangoak, neurrira egindako bidaiak (bidaia agentzia), bizikleta ibilbideak etapaka, bizikleta transferentziak, gida bat edo ibilbidean zehar jasotzeko zerbitzua (laguntza ibilgailua gidari eta hornigaiekin).
Beste txango eta jarduera batzuk
Izkira Urdaibai
Mundaka | paseoak itsasontzian
IZKIRA itsasontzian itsasadarra zeharkatu dezakezu bizikletarekin edo bizikleta barik, Mundakako itsasadarrak Kantauri itsasoarekin bat egiten duen Urdaibaiko 3 udalerrietatik; Mundaka, Sukarrieta edo Laida Hondartzatik (Ibarrangelu).
Horrez gain, itsas bidai gidatuak ere egiten ditugu errekatik gora Gernikaraino edo itsaso zabalean Elantxobera, Izarora edo Gaztelugatxeko San Juanera.
Turismo gastronomikoa
Berroja upategia Txakolina Txakoli
Muxika | enoturismoa
Berroja txakolin-upeltegiak esperientzia enogastronomiko multisentsorialak proposatzen ditu. Bisita gidatuak ere eskaintzen ditu upeltegira, eta dastatze, bazkari, afari, artisau-produktuen dastatze edo mendiko txarri parrillada batez gozatzeko aukera ere bai.
Bodega Itsasmendi
Gernika Lumo | enoturismoa
Itsasmendi upategia, Urdaibai erretserba bezala, dibertsitatez beteriko lekua da, naturala, konplexua, eta etengabeko eboluzioan dagoena. Lantaldearen izaera geldiezin eta izpiritu berritzaileari esker Txakolinaren kontzeptu berria sortu da, betiere Naturari zor zaion errespetuari eutsiz. Upategiaren eraikuntzak berak ere gora datorren zorua irudikatzen du.
Urdaibai Bike Reserve
Txirrindularitza-helmuga paregabea
Etorri Urdaibaira eta gera zaitez egun batzuez, eskualde osoa zeharkatu eta bertako toki xarmagarri guztiak ezagutzeko.