Urdaibaiko
zaporeak

Ibilbide zaila Urdaibaiko Biosfera Erreserban

Urdaibaiko zaporeak

BTT-ibilbide zirkular hau Gernika-Lumotik hasten da, bidegorritik, Belendizerako bidean.

Ondoren, Arrolara igotzen da, Nabarnizerantz jarraitzeko eta Illuntzar mendia igotzeko. Tontorrera iritsi aurretik, Airoko pagadirantz egiten du, eta bertan Ereñorantz daraman pista zabaletik jarraitzen du.

Akorda aldera jarraitu eta artadia zeharkatzen du. Bertatik, Atxarreko tontor ederrerako igoerari aurre egin ahal izango diozu, 35. kilometroan Atxarreko San Pedrorako bidea hartzen baduzu (hautazkoa).

Ondoren, Kanalara jaitsi eta Gautegiz-Arteagarantz jarraitzen du, eta Ozolloko mareen errotaren, Arteagako gazteluaren eta Urdaibai Bird Centerren ondotik igarotzen da.

Ibilbidearen azken zatia Urdaibaiko padurako pasabideetatik igarotzen da.

Irten

Gernika-Lumo

Iritsi

Gernika-Lumo

Zailtasuna

Baxua

Desnibela

+1.090m

Distantzia

49km

Zailtasuna

Baxua

Hayedo de Airo

Atxarre

Molino de mareas de Ozollo.

Castillo de Arteaga

Zer ikusi ibilbidean?

Iluntzar mendiaren magalean, gozatu egingo duzu Airoko pagadi magikoan pedalei eraginez, leku berezia eta zinez ederra baita.

Atxarre mendia (312 m), oso garaia ez bada ere, inguruko bista onenak dituen gailurretako bat da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ikusteko hainbat behatoki daude bertan.

Mundakako itsasadarrean geratzen den marea-errota bakarra ere ikusiko duzu, eta, handik hurbil, Urdaibairen bihotzean, Arteagako gaztelu ederra, Frantziako arkitektura gotikoan inspiratutako jauregia.

Airoko pagadia

Herria

Atxarre mendia

Ozolloko marea-errota

Arteagako gaztelua

BTT ibilbideak Urdaibain

Ikusi Euskadiko eremu ederrenetako bateko BTT-ibilbideak.