Bizkargi
eta inguruak

Ibilbide zaila Urdaibaiko Biosfera Erreserban

Bizkargi eta inguruak

BTT-ibilbide zirkularra, Busturialdeko tontor ezagunenetako bat konkistatzera eramango zaituena: Bizkargi mendia, Txorierri eta Ibaizabal haranetako bista zabalak eskaintzen dituena.

Gernikatik abiatu eta joan zaitez Muxika aldera, Bilikariotik (Donejakue bidea), eta jarraitu pistetatik Bizkargiko gailurreraino iritsi arte.

Ondoren, jaitsi Gorozikara eta jarraitu erdigunea Suerte baserriarekin lotzen duen pistari. Donejakue bidean sartuko zara berriz. Bidean, Gerekizetik eta Errigoititik igaroko zara.

Oraindik ez da amaitu. Madalen auzotik Maiagara igoko zara. Orain bai, Gernikara jaistea besterik ez zaizu geratzen, Bastegietatik Kosnoaga mendia inguratzen duen bidea hartuta.

Irten

Gernika-Lumo

Iritsi

Gernika-Lumo

Zailtasuna

Altua

Desnibela

+1.250m

Distantzia

41,8km

Zailtasuna

Altua

Bizkargi

Errigoiti

Maiaga

Zer ikusi ibilbidean?

Bizkargi gailurretik (555 m), non Santikurutze baseliza gailentzen den, panorama zabala ikus daiteke. Ez galdu hura ikusteko aukera!

Maiaga txikiaren gailurrean (403 m) Baskoniaren buzoia eta tontor geodesiko bat aurkituko dituzu.

Bizkargi mendia

Errigoiti

Maiaga mendia

BTT ibilbideak Urdaibain

Ikusi Euskadiko eremu ederrenetako bateko BTT-ibilbideak.