Zirkularra Bermeotik
Bermeotik Gaztelugatxera doan bizikleta-ibilbide zirkularra
Zirkularra Bermeotik
Bermeotik Bakiorantz abiatuko zara. Erdibidean, Matxitxakora desbideratuko zara. Bertatik, Kantauri itsasoko eta Gaztelugatxeko bista ederrak izango dituzu. Eremu babestu bat da, paisaia-interes natural handikoa.
San Pelaioko behatokia igaro ondoren, Bakiora jaitsiko zara, eta bertako hondartzan atseden hartu ahal izango duzu Gaztelugatxera itzuli aurretik. Hara joateko Eneperiko behatokitik igaroko zara. Lurgorrira heltzean, jaitsiera atsegin bat besterik ez zaizu geratzen, Bermeoko porturaino.

Irten
Bermeo

Iritsi
Bermeo

Zailtasuna
Media

Bermeo
Faro de Matxixako
Alto de San Pelaio
San Juan de Gaztelugatxe
Zer ikusi ibilbidean?
Matxitxakoko itsasargitik gure kostako panoramikorik onenaz gozatuko duzu; izan ere, hori da Euskadin iparraldeen dagoen lurmuturra.
Egun garbietan, Kantabriako eta Frantziako kostak ikus daitezke, eta, gertuago, Gaztelugatxe uhartetxoa eta Aketze mendebaldean eta Izaro eta Ogoño haitza ekialdean.
San Pelaio behatokitik (319 m) ere Kantauri itsasoaren bista ederrak dituzu.

Bermeo
Herria

Matxitxako
Itsasargia

Alto de San Pelaio
Behatokia

San Juan de Gaztelugatxe
Urdaibai, txirrindularitzaren paradisua
Biosfera Erreserba
Txirrindularitzaz disfrutatzeko helmuga ezin ederrago baten bila zabiltza? Zatoz Urdaibai, Euskal Herriko Biosfera Erreserbara. Errepide ikusgarriak, Urdaibairen edertasunaz bizikletaz gozatzeko.
