Ezagutzen
Oiz
Ibilbide zaila Urdaibaiko Biosfera Erreserban
Oiz ezagutzen
BTT-ibilbidea Gernikatik. Berrekondo ibilbidea jarraituz hasten da, Berroja auzoraino igotzen den eta mahastiz inguratuta dagoen pista luze batetik.
Ibilbideak bidezidorretatik jarraitzen du Urrutxurantz eta, handik, errepidez Magunasera.
Jarraitu San Kristobal baselizaraino; bista zoragarriak izango dituzu bertatik.
Itzuleran, ibilbidea Golako ibaiertzeraino jaisten da, eta harekin paraleloan jarraitzen du Berriondora iritsi arte.
Bertatik, Gernikara doan Donejakue bidearen edertasunaz gozatuko duzu.

Irten
Gernika-Lumo

Iritsi
Gernika-Lumo

Zailtasuna
Altua

Ermita de San Cristóbal, Oiz
Zer ikusi ibilbidean?
Oiz mendiaren gailurraren ipar-ekialdera dagoen mendi-lepo batean, 791 metroko altueran, San Kristobal baseliza/babeslekua dago. . Leku ezin hobea da bistez gozatzeko.

San Kristobal baseliza - Oiz
BTT ibilbideak Urdaibain
Ezagutu mendi bizikletako ibilbideak Euskadiko gune ederrenetako batean.
